Sakanako Mankomunitatea | |
---|---|
|
Uriz kalea 38 · 31830 · Udala Tel. 948 464 867 · Fax: 948464853 www.sakana-mank.com info@sakana-mank.com |
Dagoeneko hogei urte baino gehiago igaro dira Sakanako Plangintza Orokorrerako Mankomunitatea osatu zenetik. Izan ere, 1984ko urtarrilaren 31n Sakanako hainbat udal elkartu ziren, eskualdeko udal eta kontzeju guztiak bilduko zituen Mankomunitatea sortzeko. Mankomunitatearen helburuak, besteak beste, denen interesekoak diren eta udalerrien arteko lankidetzan oinarritutako irtenbideak behar dituzten kudeaketa-gaiak aztertzea eta konponbidea ematea dira. Gaur egun, Sakanako Mankomunitatea honako herri hauek osatzen dute: Ziordia, Olazti, Altsasu, Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Etxarri Aranatz, Arbizu, Lakuntza, Ergoiena, Arruazu, Uharte Arakil, Iraņeta, Arakil eta Irurtzun. Bost dira Mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzuak: goi-uraren hornidura, hiri hondakinen bilketa eta tratamendua, euskara, kirolak eta etxebizitzak zaharberritzeko bulegoa. Sakanako eskualdeak 305.5 km2 ditu, eta ia 20.000 biztanle bizi dira bertan. Web orri honen bidez, informazioa eman nahi dizugu udalaz gaindiko entitate honek garatzen dituen programa, zerbitzu eta jarduerei buruz eta, aldi berean, ezagutzera eman nahi dizugu nolakoa den Mankomunitatea barrutik. Era berean, atari hau interaktiboa izatea nahi dugu. Izan ere, horen bidez ezagutu nahi dugu eskualdeko herritarrek eta zerbitzuetako erabiltzaileek gure udalen eta mankomunitatearen interesekoak diren hainbat gairi buruz duten iritzia. Gure ustez, elkar ezagutzeak zerbitzu hobeak ematea ekarriko du. Jakitun gara oso mesedegarria dela Sakanako Mankomunitateari buruzko informazio guztia ikuspegi global eta praktikoarekin biltzen duen orri eguneratua izatea. Hori dela eta, oso atsegina da guretzat web orri berri hau herritar guztien esku jartzea. Jakin ezazue orri hau sortu dela Mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa emateko. Berriro diogu Mankomunitateko langileek zein entitate hau osatzen dugun udaletako ordezkariek izugarrizko ilusioa eta gogoa jartzen ditugula eguneroko jardunbidean, Sakanako herritar guztiei Mankomunitateak eskaintzen dizkien zerbitzuak hobetzeko. |