Albisteak2024/02/22LAKUNTZAKO UDALAREN KOMUNIKAZIO KANAL BERRIA
Herriko informazioa jaso nahi duzu WhatsApp bidez?
Lakuntzako Udalaren komunikazio kanal berria
1. Gorde kontaktuen zerrendan 672 778 598 telefonoa.
2. Bidali whatsapp mezu bat ALTA hitzarekin.
3. Une horretatik aurrera, udal-informazioa zabaltzeko zerrendan sartu eta WhatsAppeko mezuak jasotzen hasiko zara, komunikazioekin, kultura-programazioarekin, jarduerekin eta intereseko bestelako informazioarekin.
Zer egin BAJA emateko?
1. Bidali WhatsAppeko mezu bat BAJA hitzarekin.
2. Udalak ahalik eta lasterren ezabatuko zaitu zabalkunde-zerrendatik, eta komunikazioak jasotzeari utziko diozu.
Jakin beharreko informazio garrantzitsua:
· Ez da WhatsApp talde bat, hedapen-zerrenda bat baizik. Zure telefono zenbakia administratzaileak bakarrik ikusiko du.
· Udalaren intereseko informazioa jasotzeko prestatutako zerbitzua da hau. Mezuei eta deiei ez zaie inola ere erantzungo, ez da bi norabideko komunikazio-kanal bat izango.
· Ez du balioko izapideak, proposamenak, kexak edo iradokizunak egiteko. Horretarako, bitarteko eta bide ofizialak erabiliko dira: 948 57 60 15 telefonoa, info@lakuntza.eus posta elektronikoa edo egoitza elektronikoa.
Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa
· Emandako datuen tratamenduaren arduraduna Lakuntzako Udala da. Tratamenduaren helburua: hedapen-zerrenda kudeatzea. Eskubideak: www.lakuntza.eus udal webgunearen pribatutasun politikan eta egoitza elektronikoaren gardentasun atarian eskuragarri dagoen informazio zabalduan adierazten den bezala, titularrek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta bestelako eskubideak erabil ditzakete. dbd@lakuntza.eus datuen babeserako ordezkariarekin ere jar zaitezke harremanetan. Edozein unetan bidali ahal izango duzu mezu bat "BAJA" testuarekin WhatsApp bidez, hedapen-zerrendan jarraitu nahi ez baduzu. |